Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

GURE IKASTOLA

  • Izenburua: GURE IKASTOLA
  • Ikastetxea: San Fidel Ikastola (Gernika)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2019-01-25
  • Publikoa:
Audioa

Gure Ikastola

San Fidel Ikastolan
lagunak eiteko,
patioan kideak
beti laguntzeko.
Guregana hurbilduz
denontzat hobeto,
jolasten lagunekin
ondo pasatzeko.

Ikasturte hasieran
klasean gozatzen,
irakasleak daude
laguntza eskaintzen.
Aurrera joan ahala
nekea sentitzen
ta beti amaitzen dabe
txapada soltatzen.

Langileek egunero
egiten dute lan,
hainbat hile ta gero
gelditu da holan.
Orain eroso gaude
hemen, gure gelan.
Obra berriak daude
gure Ikastolan

Gimnasian egiten
ditugu irriak,
besteetan pasatzen
momentu larriak.
Gehienetan ditugu
eduki berriak
ta beti ikasleak
ikusten gorriak.