Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

MUNDUKO HERRIALDEAK- IÑAUTERIAK

  • Izenburua: MUNDUKO HERRIALDEAK- IÑAUTERIAK
  • Ikastetxea: Arraia-Maeztuko Ikastetxea (Arraia-Maeztu)
  • Ikasgela: Lehen Maila - Ikasmaila ezberdinak elkarrekinA
  • Egilea: LH 5 eta 6
  • Doinua: Aita-semeak tabernan daude I
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2023-01-31
  • Publikoa:

MAEZTU ESKOLA ETA IKASLEAK
EUSKAL HERRIKOAK GARA
MUNDUKO HERRI GUZTIETATIK
GATOZ INAUTERITARA

PAKISTAN
Euskal Herritik urruti dago
herrialdea Pakistan
jantzi politak eta kolore
pila bat badituzte han

ITALIA
Eta gure Italiak badauka
bota handiaren forma
pasta, pizza eta izozkiak
horregatik dauka fama

ESPAÑA
Herrialde politena España da
eta ardoa edaten da
ta inauteriak ospatzeko
hartuko dugu merienda.

ECUADOR
Ecuadorren mendiak daude bai
eta animalia asko
bero asko egiten du bertan
erdian dagoelako.

PORTUGAL
Portugal eta Espainia ere
ondo-ondoan daudela
eta Portugalen gure etxean
dago janari itzela.

ARGENTINA
Amerikan dago Argentina
Txile ondoan dagoelako
herrialde oso polita da
mendi asko dituelako.