Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

oles ta oles zuzendariari

  • Izenburua: oles ta oles zuzendariari
  • Ikastetxea: Kanpazar Herri Ikastetxea (Portugalete)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Asier Alcedo
  • Igoera data: 2023-01-25
  • Publikoa:
Audioa

OLES TA OLES OLETAN
NOR DABIL ORDU HONETAN
KANPAZERRETIK BERTSO KANTUAN
GURE ESKAKIZUNETAN

6.Bko izarrak
jada ez gara hain haurrak
ta baditugu gure barnean
desioak ta beharrak

kanpazarrez harro nago
hori entzuten da klaro
eskuzabalak omen zarete
hori ikusteko dago

proiektorea dabil motz
irudiekin gaude hotz
gure pantaila ez dabil ondo
berri baten eske gatoz

heldu da gure agurra
makila eta egurra
orain bagoaz baina ez ahaztu
eskatu dugun apurra