Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

AMETSI AGURRA

  • Izenburua: AMETSI AGURRA
  • Ikastetxea: Ortuellako Institutua (Ortuella)
  • Ikasgela: DBH1A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Asier Alcedo
  • Igoera data: 2023-01-19
  • Publikoa:

APUR BAT URRUN DAUDE
ORTUELLA TA SARA
BAINA HEMEN GUSTORA
SENTITUKO ZARA
EUSKAL HERRIA PASAZ
PUNTATIK PUNTARA
ONGI ETORRI AMETS
GURE ESKOLARA

TXAPELKETA PASA DA
PUNTUEN KONTUA
BERTSOA DA BATZUTAN
BIDE BAT ESTUA
NAHIZ TA EZ IRABAZI
TXAPELA ALTUA
GUK OSPATUKO DUGU
BIGARREN POSTUA

ZURE BIDEO ASKO
JASO DUGU HARA
BERTSOLARITZAN SARRI
ZOAZ PANTAILARA
NAHIZ TA GURE AHOTAN
GEHIEN BAT ERDARA
BERTSOEKIN HURBILTZEN
GARA EUSKARARA

GU ERE BERTSOLARI
KANTATZEN DUGUNA
BATZUTAN BERTSO ARIN
BESTETAN ASTUNA
HEMEN BOTA DIZUGU
BERTSOEN BILDUMA
BERTSO BATEKIN EMAN
ZURE ERANTZUNA