Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta irratia

  • Izenburua: Bertso sorta irratia
  • Ikastetxea: KirikiƱo Ikastola (Bilbo)
  • Ikasgela: LH5C
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Jone Larrinaga
  • Igoera data: 2022-12-21
  • Publikoa:
Audioa

Ai klasea klasea
Ai klasea!
Batzuen poza eta besteen oinazea!

Niri kontrol sorpresak
ez zaizkit gustatzen,
ez baziren egongo
hobeto izango zen.

Beraien arloetan
jartzen dute nota,
baina gure klasean
ez dituzte bota.

Ikastolan lagunak
ditugu guztiak,
nire lagun batzuek
dira bereziak.

Gure materiala
da oso zaharra
eta klasean dago
berrien beharra.

Ekintza bereziak
daude batzuetan
oso pozik egoten
gara denok bertan.

Irakasle batzuek
ez dira jatorrak
eta beste batzuek
ditugu altxorrak.