Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

GABONAK

  • Izenburua: GABONAK
  • Ikastetxea: Arraia-Maeztuko Ikastetxea (Arraia-Maeztu)
  • Ikasgela: Lehen Maila - Ikasmaila ezberdinak elkarrekinA
  • Egilea: LH 5-6
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2022-12-20
  • Publikoa:

Jendeak edaten du
bai pila bat ardo
guk turroia ta kasa
ditugu nahiago
parrandak edukiko
ditugu aurrerago
gabonak iristeko
desiatzen nago

Gabonetan badago
kristonako martxa.
Gabonetan badugu
denok esperantza.
Aulkitik altxa eta
dantzatzen dut saltsa.
Niretzat opariak
zuentzat ikatza

Denok elkartzen gara
etxean urtero
eskatu dezakezu
uno edo lego
egun honetan ondo
pasatzea espero
eskuzabala izan
dadila olentzero

Zer moduz familia
zer moduz laguna
Nik emango dizuet
dudan maitasuna
Berehala helduko
da gabon eguna
Eta bete dadilla
desio duzuna