Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

HANSEL ETA GRETEL

  • Izenburua: HANSEL ETA GRETEL
  • Ikastetxea: Araia Ikastetxea (Araia, Asparrena)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: LH 5
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2022-12-19
  • Publikoa:

Baziren behin bi ume
etxe pobre baten
Hansel eta Gretel bai
haiek deitzen ziren
haien ama ordea
gaizto gaiztoa zen
basora ezer gabe
eraman zituzten

Basoaren erdian
han utzi zituzten
haiek nahiago zuten
etxean jolasten
etxerako bidaian
ogia bilatzen
txoriek jan zituzten
eta galdu ziren

Basoaren erdian
galduta zeudela
ohartu ziren bertan
etxe bat zegoela
hura bai goxoa eta
hura bai itzela
etxea hartu zuten
merienda bezala

Atea jan ondoren
barrura joan ziren
eta sorgin Hansel
hasi zen loditzen
kaiolaren barruan
ez zuen ezer jaten
Hansel tranpa egiten
ta Gretel garbitzen

Sorgin gaiztoa joan zen
umea jatera
gose handia zeukan
sorginak gainera
labeko su handia
joan zen ikustera
Gretelek bultzatuta
sorgina labera

Labearen barruan
sorgina erre zen
eta sorgin gaiztoak
diru asko zuen
urrea hartu eta
etxeraino zuzen
handik aurrera pozik
bizi izan ziren