Bazen behin artzaintxo bat
Kanpezu herrian
ardiekin zebilen
mendiaren erdian
pentsatu zuen ziria
sartzea agian
artzaina asperturik
zegoen mendian
Ardia eta artzaina
mendian batera
"zer egingo dut orain?"
zen bere galdera
artzaina ohiukatzen
joan zen maldan behera
otsoa zetorrela
ardiak jatera
Artzaintxoa oihuka
"etorri mesedez!!"
herritarrak mendira
igo ziren oinez
iritsi zirenean
hor zegoen barrez
laguntzea joan ziren
baino otsorik ez
Artzaintxoak esanda
jendeari txantxa
herritarrek zeukaten
beraien zalantza
herritarrek esanda
"gezurtero latza!!"
haserre joan ziren
berriz herrirantza
Artzainaren mezua
heldu zen plazara:
"otsoa heldu da eta
igo behar gara!"
"broma asko egin duzu
zoaz pikutara
ez dizugu sinisten
gezurti bat zara!!""
Otsoa etorri zen
artzainak beldurra
jan zituen ardiak
ta utzi hezurra
bazegoen artzaina
bai ziur ziurra
ez zuela esango
berriro gezurra