Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

GURE LAGUNAK

  • Izenburua: GURE LAGUNAK
  • Ikastetxea: Eleizalde Ikastola (Bermeo)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2019-01-24
  • Publikoa:
Audioa

Benetako lagunak
txikitatik bromak,
betidanik ospatzen
denen zorionak.
Urte askotan zehar
jolasten egonak.
Horrek dira benetan
oso lagun onak.

Gure gelan dabiltza
zurrumurruak holan:
Aneren lehen musua
izan da txabolan,
Iban eta Naroa
barreka arbolan.
Zurrumurru pila bat
beti ikastolan.

Lagunekin geratu,
banoa kalera,
apur bat ligatzeko
badugu aukera.
Antzokira gu goaz
guztiok batera,
festa amaitu da ta
bagoaz etxera.

Plaza erdian gagoz
dantzatzen besteekin,
hurrengo egunean
korrika arin arin.
Arratsaldez parkera
gure taldearekin.
Asko jolasten dugu
gure lagunekin.