Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

SANTA ESKEKO KOPLAK

  • Izenburua: SANTA ESKEKO KOPLAK
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2019-01-24
  • Publikoa:

HILAREN BIAN KANDELARIO
BOSTIAN SANTA AGEDA
USADIOA GALDU EZ DADIN
KANTARI GATOZ ATERA

HASIERAKO AGURRA
Kopla kantari etorri gara
zaharren egoitza hontara
Egun honetan zuen alboan
pozik ibiliko gara

ZIRIKAZKO KOPLA
Gu hemen gaude, aiton-amonak
zuekin abestekotan
erne egon zaitezte gurekin
baina ez geratu lotan

ESKEKO KOPLA
Ikasi eta ikasi beti
gosea sartu zaigu ta
ba al duzue jateko zerbait
guretzako prestatuta

AMAIAERAKO AGURRA
gure herriko jakintsuenak
zaharrak baina ederrak
orain bagoaz, aiton amonak
entzuteagatik eskerrak