Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARAREN EGUNA

  • Izenburua: EUSKARAREN EGUNA
  • Ikastetxea: Itxaropena Ikastola (Trapagaran)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Asier Alcedo
  • Igoera data: 2022-11-24
  • Publikoa:

euskaraz hitz egiten
gabiltza lagunak
ze euskarak egiten
gaitu euskaldunak

antzina normala zen
txarto tratatzea
misterio handiena
gaur arte heltzea

gure hitzaz entzunez
alaituko zara
bizirik mantentzea
guztion lana da

kirol, mendi, eskola
euskaraz lanera
maitatu ta hitz egin
guztia batera

kanporantza beldurra
ta baztertu lotsa
euskaraz egin zazu
lehenbiziko hitza

euskal herrian bada
altxor berezia
eta eman behar zaio
daukan garrantzia