Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARA KOPLAK

  • Izenburua: EUSKARA KOPLAK
  • Ikastetxea: Elortza HLHI (Urduliz)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2022-11-24
  • Publikoa:
Audioa

Gaur abestuko dugu
euskarari buruz
ta zuek txalo egin
bai guri lagunduz.

Abenduaren hiruan
euskara eguna
beti izango gara
lagun euskalduna.

Euskara hemengoa
da gurea eta
altxor batean moduan
eduki gordeta.

Asko geratzen gara
beti elkarrekin
gure artean beti
euskaraz hitz egin.

Asko ez dakitenek
berdin egiteko
laguntzeko prest gaude
ondo pasatzeko.

Euskara mantentzeko
hitz egin euskaraz
eskolatik ere bai
euskeraz ateraz.

Al dugu euskaraz egin
guztiok batera
kalera joango gara
asko jolastera.

Guk abestu ditugu
hainbat kopla mota
honekin bukatzen da
gure kopla sorta.