Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

GABONETAKO KOPLAK

  • Izenburua: GABONETAKO KOPLAK
  • Ikastetxea: Elortza LHI (Urduliz)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2022-12-01
  • Publikoa:
Audioa

Gabonetakoak dira
gure_aurtengo koplak
abesten dugunean
gozatu lagunak.

Zuhaitzetan izarrak
kalean argiak
gure etxean daude
hau apaingarriak.

Oporrak baditugu
zelako zortea
zure tripa geratu
behar da betea.

Denak batera gaude
zelako familia
inork ez du prestatzen
gaurko afaria.

Opariak_ekartzeko
idatzi gutuna
azkenean heldu da
guztion eguna.

Olentzero_etorri da
tximinitik behera
buruz behera bota da
sartzeko etxera.

Opariak eskatu
ta ekarri ikatza
beltza utzi digute
aurtengo zuhaitza.

Azkanekoa izan_da
hau da gure agurra
familiarekin pozik
hori da ziurra.