Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Matxismoaren kontrako protesta koplak

  • Izenburua: Matxismoaren kontrako protesta koplak
  • Ikastetxea: Iñigo Aritza Ikastola (Altsasu)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: Altsasuko Iñigo Aritzako 5.mailako B taldea
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Saats Karasatorre
  • Igoera data: 2022-11-23
  • Publikoa:
Audioa

Ai zapotxin
Ez dago zer egin
Gure munduko matxismoarekin

Tratu txarrak, kolpeak
Ateak ireki…
Matxismoak forma_asko
Hartzen ditu beti

Goazen ahaztera
Adan eta Eva
Dena ahaztu ta berriz
Zerotik hastera

Ai zapotxin
Ez dago zer egin
Gure munduko matxismoarekin

Urdina ta arrosa
Ez dira arraro
Munduan badauzkagu
Kolore gehiago

Garbitu ta zikindu,
Ez eman eskerrik,
Denon artean eta
Ez batek bakarrik.

Ai zapotxin
Ez dago zer egin
Gure munduko matxismoarekin (bis)