Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Etxeko lanei protesta

  • Izenburua: Etxeko lanei protesta
  • Ikastetxea: Iñigo Aritza Ikastola (Altsasu)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: Iñigo Aritzako 5.mailako A taldea
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Saats Karasatorre
  • Igoera data: 2022-11-23
  • Publikoa:
Audioa

Etxeko lanei protesta

Etxeko lan
Pila ikastolan
Irakasleak eman eta eman

Etxeko lan pila bat
Iñigo Aritzan
Jolasteko denborik
Ez dugu bizitzan

Agenda dugu biblia
Baino beteago
Motxilan pisu asko,
Buruan gehiago

Etxeko lan
Pila ikastolan
Irakasleak eman eta eman

Gaur egin ez duguna
Ekartzeko bihar…
Etxean laguntzarik
Gabe egin behar

Denok behar genuke
Denbora guretzat,
Asteburua ez da
Etxeko lanentzat.

Etxeko lan
Pila ikastolan
Irakasleak eman eta eman (bis)