Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARALDIA

  • Izenburua: EUSKARALDIA
  • Ikastetxea: Arraia-Maeztuko Ikastetxea (Arraia-Maeztu)
  • Ikasgela: Lehen Maila - Ikasmaila ezberdinak elkarrekinA
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2022-11-22
  • Publikoa:

Euskera dut nik ikasi
eta oso gutxi ulertu
baina hizkuntza bat gehiago
jakiteaz nago gertu

Oso ondo daukagu guk
herri hontan belarria
baina kosta egiten zaigu
erabiltzea eztarria

BADABADUN BADUN
BADUN BADUN BADERO (Bis)

Euskaraldian gaude eta
euskaraz behar gara hasi
jolasean jarraitzeko
euskara behar duzu ikasi

Gure ama eta aitaren
lagunekin pixkat lotsa
baina euskararekin gogor
sentitzen da gure ahotsa

BADABADUN BADUN
BADUN BADUN BADERO (Bis)

Herri honetan jendea
ateratzen da oso gutxi
eta gero tabernetan
ezin euskarari eutsi

Gure aita ta amarekin
eta lagunekin berdin
egin behar duguna da
gehio euskaraz hitz egin