Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

GURE HERRIA

  • Izenburua: GURE HERRIA
  • Ikastetxea: Dulantziko Ikastetxea (Dulantzi)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: LH 6B
  • Doinua: Hona bildots eztia
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2023-06-08
  • Publikoa:

Gure herri txikian
katu asko daude
batzuk txuriak dira
ta besteak berde

Gure herriko plaza
da oso handia
eta gu joaten gara
egunero ia

Lekurik politena
da gure herria
futbol zelaian beti
eiten dugu irria

Txutxe denda herrian
oso handia da
eta txikle jatera
denak joango gara

Gure herrian daude
leku polit asko
baina ezin dira ikusi
negua delako