Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

GURE HERRIA

  • Izenburua: GURE HERRIA
  • Ikastetxea: Dulantziko Ikastetxea (Dulantzi)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2023-06-08
  • Publikoa:

Grafitiak egiten
zakarrontzietan
norbait ikusten badu
korrika benetan

Pasealeku berdean
gazteak espiatzen
guarreriak egiten
dute musukatzen

Aiala ermitara
joaten gara goizez
bizikleta hartuta
etxeratu gauez

Bihurrikeriekin
gaude fabriketan
grafitiak egiten
hango paretetan

Dulantzin jolasten da
asko futbolean
larunbatetan eta
igande goizean

Arratsaldean gaude
parkean gazteak
batzuk mobilarekin
begira besteak