Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Santa eskea

  • Izenburua: Santa eskea
  • Ikastetxea: Lantziego Ikastola (Lantziego)
  • Ikasgela: LH 5 eta 6
  • Egilea: taldea
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2019-01-22
  • Publikoa:

HASIERAKO AGURRA
Hementxe gaude, Billar herrian
Santa Ageda bezperan
Ikastolako neska mutilok
pasako dugu primeran

MEDIKUA
Ainhoa eta Izaskun dira
herri hontako medikuak
pastilak baino hobeak dira
ekarri karameluak

UDALA
Udaletxera etorri gara
goxokiak eskatzera
eta ematen badiguzue
poz pozik joango gara

KOSKOJAL
Plazazatxo hontan elkartu gara
Santa Ageda honetan
ta Billarreko lagunak ere
gaur ez dabiltza txantxetan

PLAZOLETA ITURRIARENA
Kaixo lagunak iturrian gaude
ikastolako umeak
oso azkarrak gara gu ezta?
ba eman guri txutxeak

FARMAZIA
farmaziara etorri gara
3.ziklokoak
ikastolako nagusiak gara
eta klaro hoberenak

ESKOLAK

Bilarko txikiak ginen eta
orain gara handienak
betiko inteligenteenak
lotsarik ez daukatenak

LEKU BAKOITZEAN AMAITZEKO
Eskerrik asko, entzuteagatik
gustura ibili gara
kalerik kale eskean goaz
eta plazatik plazara

AMAIERAKO AGURRA
Eskerrik asko, entzuteagatik
gustura ibili gara
bukatu dugu eta bagoaz
berriro ikastolara