Dastatu nuenean
nik zure txuleta
baina nik nahiago dut
amonan kroketa
dastatu nuenean
dendako txutxea
azukrez bete nuen
amaren kotxea
usaindu nuenean
lagunen kolonia
gaizki usaintzen zuen
a ze agonia
usaindu nuenean
txakurraren kaka
komunera joan nintzen
korrika presaka
ukitu nuenean
klasean plastilina
ilean itsatsi ta
eman zidan mina
ukitu nuenean
nik etxean slime
irentsi dudalako
gaizki nago orain
ikusi nuenean
gure osasuna
irabazi zuelako
beti txapelduna
entzun genuenean
David Gartzian gola
eskuadratik sartu zen
porterira bola