Ai gure herri
herri polit horri
berde mores urdin eta gorri
GASTEIZ
Gasteizen daukagu guk
jende berezia
jolasten daude beti
pozik ta alaia
Andra Mari zuria
guretzako plaza
bertan aritzen gara
jolas eta dantza
Kiron ospitalea
Artium museoa
ez zaitez konfunditu
ez da ondokoa
Guk daukagu gauza bat
dela katedrala
espero bukatzea
laster berehala
Herri txiki bat Gasteiz
bere historia
Erdi arotik dator
ez da_oso txikia
Arabakoa Gasteiz
dugu kapitala
oso jende jatorra
gainera apala