Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

HAU DA PORTUGALETE

  • Izenburua: HAU DA PORTUGALETE
  • Ikastetxea: Antonio Trueba IPI (Portugalete)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Asier Alcedo
  • Igoera data: 2023-04-17
  • Publikoa:

ALDAPAK IGOTZEAN
HORRENBESTE NEKE
BIZKAIKO HERRI POLIT BAT
DA PORTUGALETE

FUTBOLEAN JOLASTEN
BETI GU LEHENAK
GURE FUTBOL TALDEAK
BETI HOBERENAK

NORMALA DA BARKUAN
GUK ITXAROTEA
GURE IBAIA DAGO
TXALUPAZ BETEA

PARKERA ETA GERO
BERRIRO ETXERA
AUZO POLITENA DA
NOSKI REPELEGA

PORTUGALETEN MUGAK
EZIN DIRA MOZTU
ELKARREN LAGUN DIRA
SESTAO ETA PORTU

PORTUGALETEK DUEN
BEHEKO TOKIA
ALDE ZAHARREAN DAGO
ZUBI ESEKIA

ANTONIO TRUEBA ESKOLA
DA IKUSGARRIA
ABATXOLON DAGO TA
DA OSO HANDIA

GURE HERRIRA ETORRI
HURBILDU SEGURU
ETA BESO ZABALIK
HARTUKO ZAITUGU