Hementxe daukazue
herriko frontoia
ekarri pilota bat
bestela baloia
Ikastola ondoan
aterpetxea dugu
eta zuk nahi baduzu
logelak ditugu
Kanpezuko ibaia
beti goaz hara
baina haserretzen bada
Toribio uretara
Gaztelu txikia da
Kanpezun duguna
gu beti joaten gara
dagoenean iluna
Baratzean gaude hemen
kotxeak gelditzen
pasatzen direnean
arrautzak botatzen
Gure hilerria da
ta zonbiz beteta
eskopeta eraman
hil ahal zara eta