Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Zeinentzat eginak? ANTZERKIA

  • Izenburua: Zeinentzat eginak? ANTZERKIA
  • Ikastetxea: Etorkizuna Ikastola HLHI (Abanto-Zierbena)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: Ane Labaka
  • Doinua: Zeruari begira
  • Irakaslea: Asier Alcedo
  • Igoera data: 2019-01-20
  • Publikoa:

Abanto-Zierbanako Etorkizuna Ikastolako 6.maila

BIDEOA IKUSTEKO HAU DA LINKA

http://txikiweb.etorkizuna.ikastetxea.net/18_12_21/Sitio_web/3_zikloa-Sariak.html

1.Propagandak egiten
gaitu ezberdinak
Gabonetan markatzen
dira bi erpinak;
jostailu arros eta
jostailu urdinak…
Argi dago zein diren
zeinentzat eginak.

2.
Baloi bat desio du
Ane pinpirinak,
kotxe telegidatu,
barku, hegazkinak,
ezpata luze eta
piraten ipuinak…
Baina hauek ez dira
beretzat eginak.

3.
Anerrek nahi lituzke
laguntzat panpinak,
edabeak egiten
dituzten sorginak,
soinekodun printsesa
edo erreginak…
Baina hauek ez dira
beretzat eginak.

4.
Joneren obsesio
pieza arinak
legoekin osatu
nahian eraikinak,
grua altuak eta
hondeamakinak…
Baina hauek ez dira
beretzat eginak.

5.
Jonen gustoko dira
sukalde izkinak,
trapu batez garbitzen
ditu zipriztinak
plastikozko lapiko
eta zartaginak…
Baina hauek ez dira
beretzat eginak.

6.
Julek belaunburuak
nahi ditu zikinak,
Supermanen marrazki
bat duten patinak
jantzita jaitsi ditzan
aldapa haundinak…
Baina hauek ez dira
beretzat eginak.

7.
Julenek pintatu nahi
ditu ezpain finak,
probatu makillaje
hautsak ta lurrinak,
pultsera forma hartu
ohi duten buztinak…
Baina hauek ez dira
beretzat eginak.

8.
Funtsean ez garenez
horren ezberdinak
morez zirriborratu
ditzagun erpinak
baloi arrosak eta
panpina urdinak…
Behingoz izan daitezen
denontzat eginak.