Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

AZAROAK 25

  • Izenburua: AZAROAK 25
  • Ikastetxea: Astileku Ikastola (Portugalete)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Asier Alcedo
  • Igoera data: 2022-10-20
  • Publikoa:

DARDARKA ZERUAK, KALEA, ESTATUAK
DARDARKA EPAILE LEGEDI ESTUAK
EMAKUMEAK GAUDE IA LEHERTZEAR
GARRASI BATEKIN, HEGAN IRTETZEAR

ASTE BAKOITZEKO MINUTU BAKOITZA
HILDAKO AHIZPAREN MINAREN OROITZA
ALABA, EMAZTE, AMA NAHIZ NESKATO
EZ AHAZTU IZENAK...mesedez...IZAN ZIRELAKO

GREBARA JOATEN DIREN KIDEENGATIK
ASKI DA ! OIHUKA PLANTATZEAGATIK,
DENONTZAT EREDU ZARETENENGATIK,
MUNDUA IRAULTZEN DUZUENENGATIK

BELDURRAK UXATUZ, KANTUAN JO TA KE
BADA ZER ESKATU ALDARRIKATUA
SAMA URRATU ARTE: BIZIRIK TA ASKE!
BEHINGOZ JAUSI DADIN... PATRIARKATUA

DENARI SU EMAN, APURTUZ ERAIKI
INORK BEGIAK ITXI EZKERO JAIKI
JADANIK EZIN GAITU INORK GELDITU
BAT IKUTUZ GERO, MILA IKUTZEN GAITU

NI NAIZ ANE, JUDHIT, MARTA TA LEA
NI NAIZ INGRID, PAULA, MARIBI, ANDREA,
NI NAIZ JIPOITU ZENUEN EMAZTEA,
NI UMEZURTZ UTZI ZENUEN UMEA
TA AURRE EGINGO DIZUN EMAKUMEA