Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EGUN BERDEA

  • Izenburua: EGUN BERDEA
  • Ikastetxea: Berriatua HLHI (Berriatua)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2022-10-11
  • Publikoa:
Audioa

Urriak 21
da egun berdea
lortu beharko dugu
mundu bat hobea.

Gure ardura denez
natura zaintzea
egin behar duguna
errespetatzea.

Kontsumo arduratsua
egin behar dugu
zaborra gutxitzea
da gure helburu.

Behar dena bakarrik
erosi behar da
ta mundua berrizten
hasi behar gara.

Lea Artibain, Berritxun
ta eskolan bertan
hori lortuko dugu
guztion artean.