DERRIGORREZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ!
Gure irakaslea
bai dagoela ero (bis)
musikatik atera
ta_ingelesa gero,
aginduak betetzen
gaude egunero.
DERRIGORREZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ!
Nahi duzuna egiten
gu aldi askotan (bis)
Euskal Dantzan aritu
eta zu kolokan,
dantzan aritu nahi dut
eta ez pilotan.
DERRIGORREZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ!
Musika ta futbolan
ni horretan paso, (bis)
margoketa klaseak
izan nituen atzo,
ez daki ez dudala
izan nahi Picasso.
DERRIGORREZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ!
Nire_estraeskolarrekin
ez daukat zortea (bis),
eta arratsaldeetan
ni beti betea,
amak egin dezala
hemen karatea!
DERRIGORREZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ!