Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

nolakoak garen

  • Izenburua: nolakoak garen
  • Ikastetxea: Laudio Ikastola (Laudio)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2022-06-23
  • Publikoa:

Laudion ikasten dugu
Gure lagunekin
Asko ikasten dugu
Irakasleekin
Bostgarren mailan gaude
Hamaika urterekin
Jolastokian gaude
Adiskideekin

Hamar-hamaika urte
Ditugu guk aurten
Bertsolaritzan beti
Gu koplak kantatzen
Jolastokian gaude
Nahi duguna egiten
Eta gero klasean
Bagaude ikasten

Irakaslea beti
Guri txapa ematen
Eta guk ezin dugu
Jarraitu jolasten
Bostgarren mailan gaude
Mate-n lo egiten
Bihurriak garenez
Pixka bat ‘liatzen’

Hamar urte ditugu
Lagunak dauzkagu
Bostgarren mailan aurten
Ikasten gaude gu
Oporrak iristeko
Gogoak ditugu
Hurrengo ikasturtean
Ikasiko dugu

Laudio ikastolako
Ikasleak hemen
Bertsolaritzan gaude
Bertsoak kantatzen
Gu hemen oso pozik
Bertsoak botatzen
Horregatik bagaude
Klasean gozatzen