Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

agur latiorro

  • Izenburua: agur latiorro
  • Ikastetxea: Lateorro Ikastetxea (Laudio)
  • Ikasgela: LH6d1
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2022-06-23
  • Publikoa:

Txikitatik hementxe
Etortzen etxera
Super alai ikasten
Guztiok batera
Institutora goaz
Orain ikastera
Hemendik gu bagoaz
Beste ikasturtera

Latiorro-tik bagoaz
Hamabi urterekin
Bikain pasatu dugu
Gure lagunekin
Institutora goaz
Lagun berriekin
Agur esaten dugu
Gure bertsoekin

Txikitatik eskolan
Beti ikastera
Ondo pasatu dugu
Guztiok batera
Bertso honekin goaz
Latiorro agurtzera
Oporrak eta gero
Goaz D.B.H-ra

Gure eskola polita
Goaz agurtzera
D.B.H.-ra goaz
Guztiok batera
Ekaina eta gero
Bagoaz etxera
Hurrengo urtean kurtso
Berria hastera

Txikitatik eskolan
Guztiok batera
Institutora goaz
Gehiago ikastera
Betirako bagoaz
Eskola uztera
Lagun berriak egin
Eta ezagutzera