Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

nolakoak garen

  • Izenburua: nolakoak garen
  • Ikastetxea: La Milagrosa Ikastetxea (Laudio)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2022-06-23
  • Publikoa:

Hamaika urte ditugu
Hamabi betetzen
La Mila-n ikasten ta
Laudio-n bizitzen
David eta Osane
Guri irakasten
Ikasle onak gara
Guztiak gainditzen

Laudion ikasten dugu
La Mila eskolan
Seigarren mailakoak
Gabiltza bertsotan
Ez zaigu asko gustatzen
Tipex-a amaitzean
Atzo niri bezala
Gertatu zitzaidan

L.H 6B gara
Hoberenak hemen
Hamabi urte ditugu
La Mila-n ikasten
Laudion bizi gara gu
Euskera hitz egiten
Bertsolaritza gelan
Bertsoak kantatzen

Seigarren B klaseko
Haurtxoak gara gu
Bizitza kontatzeko
Asmoa daukagu
Politak itsusiak
Guri berdin zaigu
Persona onenekin
Elkartu nahi dugu

Gu Laudiokoak gara
Seigarren B gelan
Patioan jolasten
Gaude futbolean
Matematikan gaude
Beti egiten lan
Gero etxera goaz
Txirrina jotzean

Araban bizi gara
La Milan ikasten
Hamar eta zeroak
Beti ateratzen
Bertan bertsolaritzan
Bertsoak egiten
Ta gure lagunekin
Primeran pasatzen