Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

agur gure eskola

  • Izenburua: agur gure eskola
  • Ikastetxea: Fabian Legorburu Ikastetxea (Laudio)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2022-06-23
  • Publikoa:

Gure azken eguna
Bagoaz hemendik
Eskerrik asko
Laguntzeagatik
Gure tontakeriak
Aguantatzeagatik
Gaur triste gaude baina
Ez egin negarrik

Kaixo lagunak gaude
Agurra esaten
Ondo pasatu dugu
Aretan ikasten
Guztiok elkarrekin
Batera kantatzen
Azken eguna denez
Primeran pasatzen

Azkenean iritsi
Da azken eguna
Gure eskola maitea
Utziko duguna
Aretako eskola
Betiko laguna
Faltan botako dugu
Zuen maitasuna

Azken eguna dugu
Areta eskolan
Institutora goaz
Hurrengo urtean
Pena handia dugu
Eskola uztean
Beti egongo zarete
Gure bihotzetan