Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

gure klasea

  • Izenburua: gure klasea
  • Ikastetxea: Arteko Gure Ama Ikastetxea (Artziniega)
  • Ikasgela: LH5
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2022-06-23
  • Publikoa:

Arteko Gure Ama-n
Bagaude ikasten
‘pillaparkourrera’ gu
Patioan jolasten
Laster oporrak dira
Klaseak amaitzen
Eta egongo gara
Hondartzan bainatzen

Hamar hamaika urte
Baditugu hemen
Oso txintxoak gara
Beti gaude ikasten
Jolastoki orduan
Poz –pozik jolasten
Lagunekin batera
Primeran pasatzen

Bostgarren mailakoak
Hoberenak hemen
Ondo pasatzen dugu
Trastadak prestatzen
Eta andereñoak
Bronka bai botatzen
Baina guk ez diogu
Kasurik egiten

Gure eskola maitean
Beti gaude ikasten
Oso txintxoak gara
Patioan jolasten
Eta ere bagaude
Pelikula ikusten
Eta mate orduan
Guztiak aspertzen

Ume txintxoak gara
Eskolan ikasten
Hemen egongo gara
Urteak pasatzen
Klasean hemen gaude
Pilo bat aspertzen
Baina notak hartuta
Guztiak gainditzen

Bostgarren mailan gaude
Bertsoak egiten
Ondo pasatzen dugu
Klasean ikasten
Eskolan olinpiadak
Bagaude ospatzen
Eta patioan beti
Futbolan jolasten