Txikitatik eskolan
Batera ikasten
Lagunekin poz-pozik
Patioan jolasten
Bertso honen bitartez
Agurra egiten
Azken eguna da ta
Argazkiak ikusten
Orain Mendiko eskolan
Bagaude ikasten
Ondo pasatzen dugu
Eskola bukatzen
Azkenengo egunean
Bertso bat kantatzen
Irakasleekin beti
Ondo eramaten
Hurrengo urtean bai
Eskolan amaitzen
Ta gu Zaraobe-ra
Bagoaz ikasten
Zaraobe-ra joateko
Liburuak prestatzen
Guztiok elkarrekin
Primeran pasatzen
Eskolari agurra
Bagaude kantatzen
Eskola guztiaren
Aurrean egiten
Azken egunean zehar
Argazkiak botatzen
Irakasle lagunak
Guztiak agurtzen
Uda heltzen ari da
Ta oporrak hasten
Eta gure eskolan
Kurtsoa amaitzen
Hurrengo ikasturtean
Zaraobe-ra joaten
Eta lagun berriak
Laster ezagutzen