Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

gu

  • Izenburua: gu
  • Ikastetxea: Mendiko Eskola (Amurrio)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2022-06-23
  • Publikoa:

Amurriokoak gara
Mendiko-n ikasten
Gu gure lagunekin
Bagaude jolasten
Bostgarren mailan gaude
Primeran pasatzen
Eta gure artean
Beti hitz egiten

Bostgarren mailan gaude
Bertsoak asmatzen
Eta gu Leire-rekin
Pilo bat idazten
Gero jolastokian
Futbolan jolasten
Irabazten badugu
Ez gara pikatzen

Amurrion bizi gara
Mendiko eskolan
Zarata asko dago
Beti gure gelan
Txintxo eta gaiztoak
Dauzkagu klasean
Eta Leire badago
Beti gure atzean

Bostgarren mailakoak
Klasera joaten
Gu oso pozik gaude
Notitak botatzen
Eta mate klasean
Problemak egiten
Baina azterketetan
Zero ateratzen

Amurrion bizi gara
Klasean aspertzen
Zientziak egiten gaude
Notitak bidaltzen
Jantokiko janaria
Ez zaigu gustatzen
Jolastokian denok
Poz-pozik jolasten