Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

korrika 22

  • Izenburua: korrika 22
  • Ikastetxea: Aresketa Ikastola (Amurrio)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2022-06-23
  • Publikoa:

Aresketa ikastola
Korrika egiten
Lekukoa hartuta
Hortik eramaten
Amurriotik hasita
Donostian bukatzen
Taxi bat eskatu dut
Geratu naiz hemen

Amurriotik hasten da
Aurtengo korrika
Denok lasterka hasi
Petoa jantzita
Tipi tapa korrika
Guztiak hasita
Guretzat korrika da
Benetan polita

Hogeitabigarrena
Badaukagu aurten
Amurrion hasi eta
Donostian amaitzen
Beste ikastetxeekin
Primeran pasatzen
Euskaraz hitz egiten
Zeinen pozik gauden

Korrikara goazen
Euskara bultzatzen
Amurrio-Donostia
Bidea egiten
Beti korrika egon
Ta bokatak jaten
Korrika egingo dugu
Euskaraz kantatzen

Korrika hasiko da
Gure herrian bai
Korrika dagoenean
Beti gaude alai
Aprobetxatu behar
Ze ez dago noiz nahi
Korrika goaz denok
Euskararekin blai

Iritsi da eguna
Korrika egiteko
Petoa jantzi eta
Korrrika hasteko
Arineketan goaz
Hezkuntza indartzeko
Ta euskara gehiago
Hemen zabaltzeko