Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

bertso postala

  • Izenburua: bertso postala
  • Ikastetxea: Amaurre Ikastetxea (Amurrio)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: -
  • Doinua: Bizia ez da nehoiz egoiten
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2022-06-23
  • Publikoa:

Kaixo aitona Hawai-en gaude
Lagunekin dibertitzen
Janariz lepo bagaude hemen
Kale askotan jolasten
Dani Alves ikusi ta gero
Argazkiak ateratzen
Gaur bi makako ikusi dugu
Kalean eta lapurtzen
Polizia ikusi ta gero
Hotelera eskapatzen

Kaixo guraso Otawa-n gaude
Milioika gauza egiten
Gauza berriak frogatu eta
Egon gara eskiatzen
Janari asko probatu dugu
Ta oso goxo zegoen
Elur panpinak egin ditugu
Benetan politak ziren
Gaur hegazkina hartuko dugu
Eta etxera bueltatzen

Kaixo amona Sevilla-n gaude
Gure oporrak pasatzen
Egun guztia ondo pasatzen
Eta korrika egiten
Gu oso pozik gaude guztiak
Monumentuak bisitatzen
Famatu asko ikusi dugu
Argazkiak ateratzen
Agur amona ikusi arte
Laster zu berriz ikusten

Kaixo lagunak Hawai-en gaude
Itsasoan surf egiten
Bero handia egiten badu
Ibaian ere bainatzen
Hemen dantza bat ikasi dugu
Pixka bat zaila ikasten
Laster etxera bagoaz eta
Zuek berriro ikusten

Kaixo familia Paris-en gaude
Lagun batzuekin hemen
Eiffel dorrea ikusi dugu
Oso altua zegoen
Gaur Disneland-en jolasten gaude
Ta oso ondo pasatzen
Crep goxo asko jaten ditugu
Ta makarroiak bueltatzen
Hiri eder hau ezagututa
Laster etxera bueltatzen