Gaur gabonak dira ta
etxean jolasten
Olentzero opari
ta gauzak kontatzen
Oporrak oso motzak
bihar eskolara
gaur gabonetako ta
azken eguna da
Oporrak heldu dira
kalean jolasten
eta sofan gabiltza
telebista ikusten
Aste Santua dela
etxean dantzatzen
ta lagunekin gaude
oporrak ospatzen
Guri ez zaigu gustatzen
eskolan egotea
guk beti nahi dugu
uda etortzea
Pizinara goaz
bainujantziekin
ondo pasatzen dugu
gure lagunekin