Laster helduko dira
guretzat oporrak
Nire lagunak dira
benetan jatorrak
Bi kutxa aurkitu ditut
zeudela gogorrak
Irekitzerakoan
barruan altxorrak.
Kurtso honetan dugu
guk bertsolaritza
Eta guk ia beti
badaukagu hitza
Ia momentu oro
hizketan gabiltza
Oso luzea izango
da gure bizitza.