Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ALTZAN ERE EUSKARAZ

  • Izenburua: ALTZAN ERE EUSKARAZ
  • Ikastetxea: Altza Herri Ikastetxea (Donostia)
  • Ikasgela: 5B
  • Egilea: Altza 5.B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Altza
  • Igoera data: 2019-01-14
  • Publikoa:
Audioa

Euskaraz egiten duna
eskolan ni naiz bakarra
lagunek esaten dute
euskara dela zakarra.

Euskara da gure hizkuntza
donostiarrena bezala
bi hizkuntza dakizkigu
gure zortea zabala.

ALTZAN ALTZAN ALTZAN
ALTZAN ERE EUSKARAZ.

Guk egiten dugu euskaraz
eskolan beti bezala
baina etxean ez dakite
amak ikasi dezala.

Aitak pixka bat badaki
hitz bat egin dit euskaraz
amonak beti euskaraz
baita ere gazteleraz.

ALTZAN ALTZAN ALTZAN...

Euskaraz hitz egiten dut
gurasoek erabakita
eskolatik atera naiz
dena euskaraz ikasita.

Aitonari ta amonari
erakutsi diet euskaraz
orain hitz egiten dute
bai euskaraz bai erdaraz.

ALTZAN ALTZAN ALTZAN...

Eskolara etortzen gera
euskaraz hitz egitera
baina asko ez dakigu
ba orduan ikastera!

"Mariposa" da erdaraz
ta euskaraz tximeleta
bi hizkuntza dakizkigu
ta gaude zortez beteta.

ALTZAN ALTZAN ALTZAN
ALTZAN ERE EUSKARAZ.