Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Kurtso bukaerako bertsoak

  • Izenburua: Kurtso bukaerako bertsoak
  • Ikastetxea: Toki Eder Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2022-06-10
  • Publikoa:

Laster joango gara
gu oporretara
Ez gara itzuliko
klasera beharbada
Oporretan egonda
zoriontsu gara
Ikasle denei eman
kriston besarkada.

Gorputz hezkuntza izan
da klase onena
Bukatu da kurtsoa
etxeko lan dena
Hurrengo kurtso hori
izango da azkena
6 mailan azterketak
direla problema.