Margolari bikaina
izan nahiko nuke
Txikia nintzenetik
hori nuen uste
Margotzen ditugu guk
diruaren truke
Munduko aberatsek
dirua badute.
Famatu batentzako
egin dut kuadroa
Esan dit ni naizela
Picasso antzekoa
Koadro hori saltzeko
baneukan asmoa
Diru asko lortu dut
eta ni banoa.