Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

AGUR ESKOLA

  • Izenburua: AGUR ESKOLA
  • Ikastetxea: Dulantziko Ikastetxea (Dulantzi)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2022-05-31
  • Publikoa:

bukatu dira hementxe daude
eskolako azken egunak
errepikatzen baldin badugu
hortxe daude errudunak
Hirugarren hiruhilekoan
naiz egon garen tuntunak
institutora joango gara
ikusi arte lagunak

Guk hainbat emozio ditugu
horregatik hainbat malko
bi urtetatik gela honetan
batera egon garelako
nahiz eta batzutan haserretu
bertso hau da zuentzako
Agur esan behar dizuegu
azken eguna delako