Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

AGUR DULANTZI ESKOLA

  • Izenburua: AGUR DULANTZI ESKOLA
  • Ikastetxea: Dulantziko Ikastetxea (Dulantzi)
  • Ikasgela: LH6D
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2022-05-31
  • Publikoa:

Oso ondo pasatu dugu guk
azkeneko urteetan
faltan botako dugu eskola
esaten dugu benetan
lagun guztiak izango ditut
oroimenean askotan
oroitzapenak gordeta daude
gu guztion bihotzetan

Zenbat urte pasatu ditugu
klasean galtzen denbora
aste guztian egin ta egin
hamaika lan eta froga
orain Gasteizera joango gara
oso gogorra izango da
eskerrik asko guztiagatik
bagoaz institutora