Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

AGUR IKASTOLA

  • Izenburua: AGUR IKASTOLA
  • Ikastetxea: Lope de Larrea Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH6D
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2022-05-30
  • Publikoa:

Guk oso ondo pasa dugu
zuek guztiokin ezta?
institutuan ez zaudete eta
egingo dugu protesta
duela asko ez dugula egin
zuentzako kriston festa
zenbat urte pasatu ditugun
zuen ondoan barrezka

Ta gaurkoan esango dizugu
mila esker denagatik
askotan esan diguzu guri
egon behar garela adi
Zure egunean hona ekarri
zenituen pasta ugari
eskerrik asko guztion partez
Inma irakasleari

Gu Inmarekin oso gustura
egon gara urte hauetan
matematika asko landu dugu
azkeneko asteetan
Aniturrira heltzen bagara
zelako hostia kopetan
Elkarrekin pasatutakoa
beti gure bihotzetan

Haur hezkuntzako urte guztiak
izan ziren jolasteko
orain ditugu azterketak bai
ta ez ditugu gustuko
Nola ez genuen ba egun hau
elkarrekin ospatuko
ikastolan eman ditugunak
ez zaizkigu ahaztuko