Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

PATXI ERREMENTARIA

  • Izenburua: PATXI ERREMENTARIA
  • Ikastetxea: Lope de Larrea Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5A
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2022-05-30
  • Publikoa:

-1-
Hor dago Patxi eta
bere lantegia
ta Patxik botatzen du
sarri izerdia
gizon horrek badauka
nahiko pikardia
bihurria da Patxi
errementaria

-2-
Gizona bihurria
mendian zen jaio
Burdinarekin beti
izaten du saio
Deabruak esan dio
“Patxi ze arraio”
Infernura eramaten
kosta behar zaio.

-3-
Deabrua etorri da
berari bisita
Janariaren orduan
dago eserita
Patxi ipini dio
deabruari lika
100 urte pasa ditu
aulkiara itsasita!

-4-
Deabrua etorri da
berriro ostera
goizero igotzen da
bera zuhaitzera
adarretan geratu
zaigu pega-pega
100 urtez jaitsi gabe
zuhaitzetik behera!

-5-
Gure Deabrutxoak
ez daude hain lasai
Ipurdian pegamentua
jarri digula ai!
ez dira Infernura
eramateko gai
Patxiren bila ez du
inork etorri nahi.

-6-
Patxi errementa
hiltzeko orduan
(E) ta orain ez dute nahi
sartzea infernuan
eta atean daude
mila deabru han
haiek erregututa
sartu da zeruan.