* Doinua: Baldarrak
- SUKALDARITZA MENUA:
GAUR AURKEZTUKO DUGU
ESKOLAN MENUA,
EDATEKO DAUKAGU
KAS ETA ZUKUA.
LEHENGO PLATERRA DA
HIPER KRISTON GOXOA,
BAINA KONTUZ PIKATZEN
DUELA AHOAN.
GURE POSTREAN DAUDE
IZOZKI ONENAK,
BAINA JATEKO DIRA
BETI TXARRENAK.
------------------------------
KLASEAN GAUR MENUA
AURKEZTUKO DUGU,
LASAÑA TA PATATAK
JATEKO DITUGU.
HARAGIA IZANGO DA
BIGARREN PLATERRA,
EZ BAIZAZU GUSTATZEN
DAUKAZU MUSKERRA.
AZKENEN PLATERRA DA
POSTRE BEREZIA,
ETXEKOA DA ETA
TARTA GEREZIA.
---------------------------------
LEHENGO PLATERRA DA
LASAÑA GOXOA,
KONTUZ IZAN BEHAR DUZU
DELAKO BEROA.
DUMPLING ENPANADILLAK
DIRELA ONENAK,
TA MERCADONAKOAK
DIRA HOBERENAK.
ETA POSTRERAKO
DAUKAGU GOXUA,
PROBATU EZAZUE
EZ GALDU BURUA.
- ARTISTAK ZARETE:
GURE ESKOLAN DAGO
TALDE POLIT BAT,
GAUR BIHURTUKO GARA
GELAN AKTOREAK.
GURE ESKOLAN FILMATU
DUGU GUK SERIEA,
GURE LAGUNEK HOBE
DUTE HAU IKUSTEA.
LAGUNAK DATOZ HONA
IKUSTEN GUREKIN,
DISFRUTATUKO DUTE
GAUR PALOMITEKIN.
- DENBORAREN MAKINA
ANTZINAKO EGIPTORA
DA GAURKO BIDAIA,
HIRUROK JOANGO GARA
IAN, JON ETA OLAYA.
PIRAMIDEAK IKUSTERA
JOAN BEHAR GARA,
TA NEFERTITI ERREGINA
IKUSTEKO HARA.
BUELTAN ATASKATUTA
HOR GERATU GARA,
TA DORAEMON ETORRI
GURI SALBATZERA.
----------------------------------
TXINATAR BATEK EMAN
DIGU GAUR MAKINA,
ANTZINARORA GOAZ
HAU BIDAIA BIKAINA.
TRIBUA IKUSI DUGU
BERTAN LAN EGITEN,
GURASOAK LAN TA LAN
UMEAK JOLASTEN.
APURTU DA MAKINA
"MADE IN TXINA" DELAKO,
ETA GU BIHURRIAK
BETI GARELAKO.