Hemen ikasi dugu erabiltzen
kartaboia eta konpasa
eta patioan ibili gara
lagunekin gure kasa
ta oso ondo ibili gara
baina ez da izan erraza
ez zaituztegu inoiz ahaztuko
agur eta ondo pasa
Mila esker irakasleei
betirako bihotzetan
oso ondo pasatu genuen
lagunak bai diskotekan
barnetegiko pijama festan
eta plastika klasetan
barre ta negar asko egin dugu
azken hamar urtea hauetan
Txikitatik hemen hasi ginen
oroitzapenak gogora
Maialen, Leire, Joseba, Mikel
haiekin beti gustora
ekainaren 21ean
ziklo hau bukatuko da
Esker guztiak dira zuentzat
bagoaz institutora
Bi urterekin hasi ginen ta
hamabi urtekin ihes
oso gustora ibili gara
baino orain gaude beldurrez
Gure bihurrikeri txikiak
inoiz ez ahaztu mesedez
Hainbat urtez zaindu gaituzue
eskerrik asko bihotzez