Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

AGUR LOPE DE LARREA IKASTOLA

  • Izenburua: AGUR LOPE DE LARREA IKASTOLA
  • Ikastetxea: Lope de Larrea Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: Lh 6B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2022-05-23
  • Publikoa:

Lope de Larrea ikastolan
egon gara oso gustora
lehenengotik seigarren mailara
azkar pasa da denbora
ta faltan botako zaituztegu
ezberdina izango da
oso urduri gaude guztiok
bagoaz institutora

Baditugu esperantza onak
DBHra joateko
kurtsoa errepikatu gabe
egongo gara ederto
ta ez daukagu denbora asko
lagunekin geratzeko
zeren bihar ta etzi daukagu
hainbat gauza ikasteko

Mikel ikastolan utzi eta
Aniturrira bagoaz
gure lagunekin ondo pasa
geneuen benetan iaz
Araiakoak ezagutzea
tokatzen da orain beraz
baina ez gara inoiz ahaztuko
gu betiko lagunetaz

Urte honetan izan ditugu
gure egunik onenak
egun hauetan euki ditugu
nostalgia eta penak
piercingak egingo ditugu ta
luzatzen utzi melenak
handienak izan gara eta
laster gara txikienak