Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ANIMALIAK

  • Izenburua: ANIMALIAK
  • Ikastetxea: Ikasbidea Ikastola IPI (Dura, Arratzua-Ubarrundia)
  • Ikasgela: LH5D
  • Egilea: -
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Aitor Najera
  • Igoera data: 2022-06-01
  • Publikoa:

Mendiaren ondoan
bizi da otsoa,
beti jaten duena
bakarrik da oiloa.

Nik txerri bat badaukat
nire herri txikian,
eta nire amonak
badauka etxean.

Sabanan bizi dena
da elefantea,
eta beti jaten du
hark kakahuetea.

Marroia eta txuria
da nire zaldia,
ta belarra jateko
badauka mendia.

Basotik atera da
etxera gure hartza,
dena jan du ta hustu
du gure baratza.

Gure animalia
izan da txakurra,
neguan jolasteko
badauka elurra.