Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

MARTXOAK 8

  • Izenburua: MARTXOAK 8
  • Ikastetxea: Ikasbidea Ikastola IPI (Dura, Arratzua-Ubarrundia)
  • Ikasgela: LH5D
  • Egilea: -
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Aitor Najera
  • Igoera data: 2022-06-01
  • Publikoa:

Martxoaren 8an
emakume eguna,
beti ospatzeko dut
ondoan laguna.

Martxoaren 8a
goaz ospatzera,
kalera irtengo gara
neskei laguntzera.

Oso oso jatorra
dugu gure ama,
gurasoei laguntzen
kentzen diogu lana.

Bertso hauek egiten
ni naiz trebea,
eta gaur jantzi dugu
arropa morea.

Emakumeak beti
borroka ta borroka,
baina mutilak aldiz
sokan saltoka.

Nesken eskubideak
behar dute hobetu,
eta hau hobetzeko
behar duzu abestu.